Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzan aurre egin diote beroari

Dokumentuaren akzioak

Dantzan aurre egin diote beroari

Egilea
Maitane Aldanondo Gabilondo
Komunikabidea
Hirutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2025/08/15
Lotura
Hirutxuloko Hitza
Arkaitz Dantza Taldea
Eguzkipean egin dute emanaldia Arkaitz Dantza Taldeko kideekMaitane Aldanondo

 

Ostiraleko eguraldi sargoria itzaletan geldi, ezertxo ere egin gabe egoteko modukoa izaten ari da. Hala ere, ordea,  Aste Nagusiaren azken txanpan sartuta zereginen zerrenda oraindik ere luzea da eta donostiarrek gozatzen jarraitu nahi dute. Horietako batzuek Arkaitz Dantza Taldea ikustera joateko hautu ausarta egin dute. Ez ezpata, makil edo uztailekin dantzan ari direla beraien burua arriskuan jarri dutelako, Plaza Berrian bero sapa itzela egiten zuelako baizik. Itzaletan zeuden aulkiak aukeratu dituzte, laukian jarritakoen erdia inguru betez, eta zutik beste asko gelditu dira, beste aldea gehiegi izan zitekeelakoan. Denborak aurrera egin ahala, ordea, itzala ere lekualdatzen joan da. 

Beroa denek pasatu dute, baina dantzariei meritu are handiago aitortu behar zaie. Kai aldean hasi dute emanaldia, txistu eta danbolin doinuak lagunduta kalez kale iritsi dira plazara. Musikari hirukotea agertokiaren parez pare jarri da, zabalgunea utziz dantzariei. Haien jo dutenari jarraituz,   ezpata dantza ikusgarria dantzatu dute ezpata luzeekin, gero, laburrekin, uztailekin… Txandakatzen joan dira talde txikiagoetan, atseden hartu eta ura edan ahal izateko. Amaieran jasotako txalo zaparradak freskatu ez, baina sari gisa balio izango zien. 

Dantza saio bikoitz izango dute donostiarrek gaur. Izan ere, leku berean ariko dira arratsaldeko 20:00etan Verdini dantza taldeko kideak. 

 

Dokumentuaren akzioak