Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzan amaitu dituzte festak

Dokumentuaren akzioak

Dantzan amaitu dituzte festak

Egilea
Irati Saizar Artola
Komunikabidea
Ataria
Tokia
Ibarra
Mota
Albistea
Data
2022/06/06
Lotura
Ataria

Amaitu dira Ibarrako Izaskun auzoko festak; arratsaldean, Alurr dantza taldeko ikasleek emanaldia eskaini dute eliz atarian.

Hiru egunez festan ibili ostean, agurtu dituzte festak Izaskunen. Gaur ere jai eguna zuten, eta goizean, besteak beste, hamaiketako herrikoia egin dute eta bertso saioa izan dute bazkal aurretik Sebastian Lizaso eta Anjelmari Peñagarikano bertsolarien eskutik. Gaiak jartzen Joxe Ramon Aldasoro aritu da. Arratsaldean, festan jarraitzeko, Alurr dantza taldeak emanaldia eskaini du eliz atarian eta jendetza gerturatu da ikustera.

Segidan, haurrentzako gozokiak banatu dituzte, eta berriro ere bi bertsolariak kantuan aritu dira, bigarren saioa eginez. Festak amaitzeko, Ostolaza eta Narbaiza trikitilariekin erromeria egin dute eta hurrengo urtera arte agurtu dituzte festak.

Dokumentuaren akzioak