Dokumentuaren akzioak
Dantzaldiak mundu osoko konpainiak dakartza Bilbora
Egitasmoak XIV. aldia ospatzen du aurten, La Fundición-en eskutik
Atzo bertan inauguratu zen Dan-tzaldia, Rekalde Aretoan Donostiako Dantzaz konpainiak eskainitako ikuskizun eder eta poetikoarekin. Bi biderrez erakutsi zuten Chameleon lana, goizeko pren-tsaurrekoan eta iluntze aldera.
Dantzaldiak urriaren 11n izango du jarraipena, Bilboko Alondegian. Bertan, Olivier Dubois-en performancea ikusteko aukera egongo da, Stravinskiren La Consagración de la Primavera-ren bi bertsio erakutsiko direla.
Urriaren 13an Euskalduna Jauregiak hartuko dio txanda Alondegiari, eta bertan Madrileko Aracaladanza konpainiaren Constelaciones ikusi ahalko da, 19:00etatik aurrera. Laugarren saioa urriaren 16rako iragarri dute La Fundición-eko arduradunek. Espainiako Dantza Konpainia Nazionalak For now, in liquid days pieza taularatuko baitu Guggenheimen (19:00etatik aurrera). Azaroan beste hiru ekitaldi egingo dira. Lehena 8an, Bilboko BBK Aretoan (Laveronal konpainiaren Islandia); bigarrena 17an, Euskalduna Jauregian (Bizeten Carmen, Compañía de Danza Española-ren eskutik); eta azkena 23an eta 24an, La Fundición-en bertan. Dantzaldia zarratzen duen pieza Belén Mayaren Habitaciones izango da.
Ohiko egitarauaz aparte, tailer bereziak eta masterclass bat antolatuko dira; horrekin batera, artistekin berba egiteko aukera izango da, antolatzaileek agindu dutenez. "Artistekin eta beraien lanarekin konektatzeko, hurbiltasun-zubiak izango dira ostera ere", aurreratu zuen atzo La Fundición-eko Laura Etxebarriak.
Bestelako ekintzak
· Familientzako tailerrak. Bost eta 10 urte bitarteko umeek parte har dezakete. Euskalduna Jauregian egingo dira tailerrak, urriaren 13an eta arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Izen ematea: 944753327.
· Masterclassak. Azaroaren 16an eta 22an, La Fundicion-en.
Dantzaz konpainiako neskek ikuskizun ederra eskaini zuten atzo Rekalde Aretoan. (argazkia: david de haro)
Dokumentuaren akzioak