Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaldia jaialdiaren azken emanaldiak

Dokumentuaren akzioak

Dantzaldia jaialdiaren azken emanaldiak

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2021/11/24
Lotura
Nontzeberri

Aurtengo Dantzaldia jaialdiaren azken egunetan gaude, eta hala, Azkuna Zentroan arituko diren bi Dantza Saridun Nazionalekin eta La Fundición aretoan ospatuko den show ibilgarri batekin emango zaio amaiera bere 22. edizioari.

Bihar bertan, azaroaren 25ean, egun berezia izango da, izan ere, Daniel Abreuk (2014ko Espainiako Dantza Sari Nazionala) La desnudez lan saritua egingo du Dácil Gonzálezekin (2019ko Espainiako Dantza Sari Nazionala) batera, Azkuna Zentroko auditoriumean.
La desnudez poetika bat da, non bikote batek “elkar maitatzea eta galderarik behar ez duen intimitate bat lortzea zer den” aurkezten duen. Aipaturiko bi dantzariek Hugo Portas musikariak zuzenean interpretatutako soinuak izango dituzte lagun.
Abreuk Espainiako Dantza Sari Nazionala eskuratu zuen 2014an sorkuntza-modalitatean, eta ikusiko den pieza berak zuzendua, koreografiatua eta interpretatua da. Nazioartean bira handia egin du eta orain Bilboraino helduko da.

Beste aldetik, datorren astean, abenduaren 4an eta 5ean, jaialdiak David Marques portugaldarra eta haren Dança sem vergonha eramango ditu La Fundicion aretora.
Horixe izango da azken emanaldia. Ohiko dantza-muntaia bat baino gehiago, show ibilgarri bat da, izan ere, “ikus-entzuleak, zutik eta protagonistari jarraituz, antzokian barrena ibiliko dira, zeina dantzariaren etxe eta estudio ez ezik diskoteka ere bihurtuko baita”.

Bilboko Nazioarteko Dantza Jaialdiaren XXII. edizioa irailaren 23an inauguratu zen, eta aurretik bost ikuskizun programatu ditu, eta guztiak erabat arrakastatsuak izan dira.

Dokumentuaren akzioak