Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaldi Ibiltaria Victoria Eugeniara hurbilduko da aurten

Dokumentuaren akzioak

Dantzaldi Ibiltaria Victoria Eugeniara hurbilduko da aurten

Aiko taldeak omenaldia eskainiko die 2.000 dantzazale baino gehiagori erakusketa baten bidez

Urritik ekainera bitartean, 2013-2014ko Dantzaldi Ibiltariak Victoria Eugenia Antzokian elkartuko ditu dantza tradizionalen zaleak. Dantzaldi Ibiltariak alternatiba erakargarria eskain-tzen du dantzan hasteko eta jauzi, soka-dantza, jota, porrua, balsa, mazurka, txotisa, pasodoblea, polka, kontradantza, kontrapasa etabarrekin gozatzeko. Urrian, interesatuta daudenek, Aiko Taldeak emandako eskoletan doan eta konpromisorik gabe parte hartzeko aukera izango dute. Aurten, Dan-tzaldi Ibiltariak bederatzi hiri eta herri bisitatuko ditu: Donostia, Bilbo, Galdakao, Sopela, Gernika, Durango, Iruñea, Azkain eta Markina. Bestetik, aurtengo ikasturtean, Aiko Taldeak omenaldia egingo die Dantzaldi Ibiltarian parte hartu duten 2.000 dantzazale baino gehiagori, Udal Liburutegian ikusgai dagoen Iñaki Andresen Dantzazaleak argazki erakusketaren bidez.
Komunikabidea
Deia
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2013/09/11
Lotura
Deia

Dantza eta musika esparruetako irakasleez osatuta dagoen Aiko taldeak "dantzarekiko atsegina eta dantzatzeko musika sortu eta jo-tzearen gozamena da; jotzea eta dantza egitea, partekatu eta irakasteaz gainera" definitzen du Dantzaldi Ibiltaria. Aikok metodologia propioa erabiltzen du ekimen honetarako, ikasketa musika eta dantzarekiko gozamena bihurtuz, eta, dagoeneko, 2.000 pertsona baino gehiago trebatu dira sistema honen bidez.

Aiko taldeak dantza eta musika irakasleak biltzen ditu.

Aiko taldeak dantza eta musika irakasleak biltzen ditu. (argazkia: pablo viñas)

Dokumentuaren akzioak