Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzako ikasleen emanaldia, gaur, Danbolin-ek antolatuta

Dokumentuaren akzioak

Dantzako ikasleen emanaldia, gaur, Danbolin-ek antolatuta

Ekitaldia arratsaldeko 17.00tan hasiko da Karela kiroldegian eta bertan 180 ikasleek hartuko dute parte

Danbolin Musika Eskolak antolatuta, dantzako ikasleen ekitaldia izango da gaur, larunbata, arratsaldeko, 17:00etan hasita, Karela kiroldegian. Ekitaldian 180 ikasleek hartuko dute parte, 4-13 urte bitartekoek. Guztien irakaslea Ander Errasti dantzari oriotarra da.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Orio
Mota
Albistea
Data
2013/06/15
Lotura
Diario Vasco

Musika Eskolako instrumentuko taldeek ere parte hartuko dute ekitaldian: banda, gitarra taldea, biolin taldea, esku-soinu taldea, trikitixa-pandero taldea, txistu taldea, piano eta perkusioaz lagunduta.

Ondoko dantzak egingo dituzte: Sarrera, Akelarrean, Gorriti aztia, Alai elkarrekin, Eskuetan, Korrika, Gaztelugatxeko martxa, Alpargata, Arin-Arin, Fandango, Zinta-dantza, Plazara, Martxa baten lehen notak, koreografiak eta bukaera.

Emanaldia irekia da eta sarrera doan izango da. Beraz, bertaratzeko gonbitea luzatzen zaizue lerro hauen bidez.

Dokumentuaren akzioak