Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzakikoen areto dantzek goraino bete dute Soreasu

Dokumentuaren akzioak

Dantzakikoen areto dantzek goraino bete dute Soreasu

Egilea
Mailo Oiarzabal
Komunikabidea
Guka
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2024/07/08
Lotura
Guka

Jose Mari Orbegozoren eskolako adin guztietako dozenaka ikasle igaro ziren oholtzatik, askotariko koreografiak eskaintzeko eta antzokia bete zuten ikusleen txaloak jasotzeko.

Areto dantzen txanda izan da Azpeitia Dantzan egitasmoaren bigarren asteburuan. Soreasu antzokian, Jose Mari Orbegozo maisu azpeitiarraren Dantzaki eskolako ikasleek urteroko emanaldia eskaini zuten atzo arratsaldean. Dantza latinoak, garaikidea, sevillanak... Askotariko dantzak eta koreografiak eskaini zituzten adin eta maila guztietako ikasleek. Sarrera doan zen baina gonbidapenak hartu behar ziren Internetez, eta agortu egin ziren horiek; horrela, aurten ere goraino bete da Soreasu Dantzakikoen ikuskizunerako.

Datorrena izango du aurtengo Azpeitia Dantzanek hirugarren eta azken asteburua. Igandean, uztailaren 21ean, Itsasi dantza taldeak Uharrak ikuskizuna emango du Soreasun, 19:00etan. Emanaldi horretarako doako gonbidapenak ere Internetez eskura daitezke, hemen.

Dokumentuaren akzioak