Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaki eskolakoek hainbat sari eskuratu dute Kantabriako areto dantzen txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Dantzaki eskolakoek hainbat sari eskuratu dute Kantabriako areto dantzen txapelketan

Areto dantzen Kantabriako txapelketa jokatu dute asteburuan, eta Azpeitiko Dantzaki eskolako hainbat dantzarik dominak lortu dituzte lehian.
Egilea
Ihintza Elustondo
Komunikabidea
Uztarria
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2022/11/15
Lotura
Uztarria
Dantzaki eskolako dantzariak, garaikurrak eskuetan dituztela.

 

Areto dantzen Kantabriako txapelketa jokatu dute asteburuan Torrelavegan (Espainia), eta Azpeitiko Dantzaki eskolako hainbat dantzarik parte hartu dute lehian. Gainera, hainbat sari eskuratu dituzte eskola horretako ordezkariek. Juan Carlos Garcia eta Ines Izagirre 50 eta 60 urte artekoen mailan lehiatu dira, eta aurrena sailkatu dira bachatan eta salsan. Aritz Fernandez eta Uxoa Ibarreta 18 eta 30 urte artekoen mailan lehiatu dira, eta haiek ere lehen postuak eskuratu dituzte bachatan eta salsan. Era berean, 10 eta 14 urte artekoen mailan lehiatu da Peru Segurola. Libe Larrañagarekin dantzatu du bachata, eta bigarren postua eskuratu dute; salsa, berriz, Maren Uriarekin egin du, eta hirugarren sailkatu dira.

Dokumentuaren akzioak