Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Dantzakantu', betiko melodiak abestu eta dantzatzeeko ikastaroa

Dokumentuaren akzioak

'Dantzakantu', betiko melodiak abestu eta dantzatzeeko ikastaroa

Euskal Herriko ahozko ondarearen transmisioan espezialista den Itsaso Arrietak emango du ikastaroa, astelehen guztietan urtarriletik ekainera, Bizkaia Aretoan

Egilea
Izaskun Moyano
Komunikabidea
El Correo
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2016/01/12
Lotura
El Correo

Aiko Taldeak, musikariek eta dantza maisuek dantza tradizionala hedatzeko sortutako taldeak, alor horretako prestakuntza proposamen berria eta berezia jarriko du martxan, 'Dantzakantu' izenekoa. Ikastaro horretan partaideak ez dira musika-tresnen erritmora mugituko, euren ahotsen erritmora baizik, Euskal Herri osoko melodia tradizionalak interpretatuz. Helburua dantza esperimentatzea da, musika-tresnen laguntzaren beharrik gabe, euskal abesti herrikoi klasikoak ikasiz, ulertuz eta gozatuz, eta abesten diren bitartean, dantzatuz.

Ikastaro berezi hori emateko, AIKO Taldeak, Euskal Herriko ahozko ondarearen transmisioan espezialista aditua den Itsaso Arrieta Goiriren laguntza izango du berriro ere. Itsaso Arrieta euskal abesti herrikoi irakaslea da. Urte luzez hezitzaileen irakasle izan da haurtzaindegietan eta eskoletan. Umeen abestien inguruko bilketa eta ikerketa lanean ere aritu izan da, alor horretako zenbait argitalpenetako arduradun edo aholkulari gisa. Azken urteetan abesti tradizionalei buruzko ikastaroak ematen ari da, eta abestiarekin erlazionatutako hainbat kultur jardueratan ere hartzen du parte.

Ahozko ondarearen transmisioan espezialista aditua den Itsaso Arrieta Goirik emango du ikastaroa.
Ahozko ondarearen transmisioan espezialista aditua den Itsaso Arrieta Goirik emango du ikastaroa. / EHU

Dokumentuaren akzioak