Dokumentuaren akzioak
Dantzak Orexako Santakrutzetan
Lizartzako Otsolar dantza taldeak ikuskizun koloretsua eskaini zuen herriko pilotalekuan jaiei amaiera emanez
Bertsolarien saioa ere izan zen arratsaldea biribiltzeko. Hantxe izan ziren kantuan, Amaia Agirre, Aitor Mendiluze eta Sustrai Kolina. Ondoren, aurtengo festei amaiera emateko, oilarraren ohiko igoera ospatu zen.
Oro har oso giro politean joan dira aurtengo festak Orexan. Eguraldia ere portatu da eta asteburu jendetsua izan da herrian.

Lizartzako Otsolar taldeko dantzariak Orexako frontoian eskainitako ikuskizunaren une batean. :: ARGAZKIAK E.B.

Adin ezberdinetako dantzariak elkartu ziren ikuskizunerako, haurrak, gaztetxoak zein helduak.

Dokumentuaren akzioak