Dokumentuaren akzioak
Dantzak lotuko ditu maiatzean Donostia eta Biarritz
Ostegunean hasiko dira jardunaldiak
Bi hitzaldi, bi tailer eta bi ikuskizun, Biarrizko Baletaren entsegu irekia, etorkizuneko profesionalentzako koreografia tailerra, Euskal Koreografoen Erakusketa eta bi erakusketa... dantzazaleek mauka ederra dute Donostian eta baita Biarritzen ere, tailerretako bat, Maai Van Hout irakasleak emango duen «master class» delakoa, Biarrizko Gare du Midin izango baita, esate baterako. Hain zuzen ere, Biarrizko Baleta izan da egitaraua antolatu duena, Donostia Kultura eta Foru Aldundiarekin batean.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Biarrizko Baletarekin dituzten loturak emankorrak izan daitezke edo izaten ari dira, hobeto esan, datorren ostegunetik aurrera ekitaldi sorta ikusgarria antolatu baitute elkarrekin "Dantzaz 2003" izenarekin. Filgie Claverie eta Andriana Pous Biarrizko Baleteko arduradunak izan ziren atzo, Maria Jesus Aranburu eta Antton Azpitarte, Foru Aldundiko Kultura zuzendaria eta Donostia Kulturakoa ondoan zituela, egitarauaren berri eman zutenak.
«Ez dugu dantza jaialdi bat antolatu nahi izan. Ez da Maiatza Dantzan eta ez du izan nahi. Beste gauza bat da. Biarrizko Baletak Donostian duen egoitza eguneroko lan bat egiten ari da. Hilero tailerrak antolatzen ari gara eta maiatzerako egitarau sendo eta indartsu bat antolatu nahi genuen, dantza ikusteko, egiteko, dantzari buruz hitz egiteko», esan zuen Filgie Claveriek.
Espectaculos, talleres y conferencias
El programa de las Jornadas Dantzaz 2003 comprende conferencias, espectáculos, talleres, exposiciones y conferencias.
15 de mayo - Conferencia de Javier Ulla, responsable de diseños de iluminación de grupos de teatro o de producciones coreográficas de Damián Muñoz o de Mar Gómez. En Egia, a las 20.30 horas.
16 de mayo - Conferencia de Sonia Schoonekans, antigua alumna de Bejart y profesora de historia de la danza. A las 20.00 horas en Egia.
17 de mayo - Taller. "El peso de la danza". Teoría y práctica alrededor de las nociones del peso y la gravedad. Impartirá el taller Sohanta de Oliveira, que trabajó en Ballets de Paris, profesora de danza clásica y actual profesora de la Escuela de Danza de la Opera de Paris. En Egia.
17 de mayo - La compañía L'Eventail ofrece "Le ballet des masques", una creación de danza barroca. En Gasteszena de Egia a las 20.00 horas.
19 de mayo - Ensayo abierto de la coreografía "Creation", de Malandain, por el Ballet de Biarritz en Gasteszena. A las 19.00 horas.
22 de mayo - Muestra de Jóvenes Coreógrafos de Euskadi. Dará a conocer piezas cortas de danza contemporánea subvencionados por el Gobierno de Lakua. A las 20.00 horas en Egia.
24 de mayo - Espectáculo infantil titulado "Origani", de la compañía Mudances. En Gazteszena a las 20.00 horas.
24 de mayo - Master Class impartida por Maai Von Hout en Gare du Midi.
25 de mayo - Audición para la creación de un taller para coreógrafos pre-profesionales. A las 11.00 horas en Egia.
Dokumentuaren akzioak