Dokumentuaren akzioak
Dantzak kaleak bete ditzala
Agurain Arabako 1.300 dantzarik Agurain beteko dute, bereen egunaz gozatzeko
Eguerdiko hamabi eta erdietan hasiko da eguna. Ordurako Agurainera bertaratzen direnek herriko kaleak beren jantzien koloreekin margotuko dituzte. Hori lortu nahi du, hain zuzen, Arabako Dantzarien Biltzarrak, dantzari ez dena ere egun horretarako janztea. Ekitaldi nagusia 13:00etan izango da. Aurrekoetan ez bezala, bi tokitan banatuko da, Santa Maria eta San Juan plazetan izango baitira dantzak aldi berean.
Herri bazkaria, haurrentzako jaia, erromeria eta bestelako ekimenak izango dira egunak aurrera egin ahala, eta Aguraingo kaleak dantzaz beteko dituzte.
Zer: Arabako Dantzari Eguna. Non: Agurain. Noiz: Ekainaren 11.
Dokumentuaren akzioak