Dokumentuaren akzioak
Dantzak hartu ditu kaleak
Zarauzko Euskal Jaiak
Dena dela, ikusmin handia beste emanaldi batek sortu du: Alprojak taldearen antzerki emanaldia. Urtero legez, sekretua zen zein izango zen obraren gai nagusia. Zenbat gerra, lau, bat... izenburua zuela baino ez zuten esan aurretik. Gaur, mamia zein den erakutsi dute. Gaia: gerra, baina ez nolanahikoa, Zarautz eta San Pelaioren artekoa baizik. Publikoak gogotik egin du txalo, baita barre ere. Hasi baino ordubete lehentxeago hartuta zeuden eserleku gehienak, eta askok zutik eta gerizpean ikusi dute emanaldia.
Euskal dantzaren akuilu
Aldi berean, dantzari ekin diote musika plazan. Trikitixa eta panderoaren laguntzaz arin-arin eta fandango doinuekin animatu dira bertaratutakoak. Girorik ez da falta izan. Bitartean, kuadrillek euren orgak mugitu dituzte batetik bestera, janariz eta edariz beteta. Nork bere tokia hartu du Zarauzko kaleetan.
Hala, giro bikaina da nagusi. Batez ere, zarauztarrak eta ingurukoak daude; astegunez izateak masifikazioa ekidin duelako. Baina festa ez da bukatu, arratsaldean ere izango dute zer ikusi eta gozatua: jolasak, txosnetan; kalejira; erromeria... Era horretan, gauera arte iraungo du festak.
Jendea gaur Zarautzen, baserritar jantziarekin. / Urola Kostako HItza
Dokumentuaren akzioak