Dokumentuaren akzioak
Dantzak eta kaleak bat egingo dute Lekuz Leku jaialdian, Bilbon
Korea, Argentina, Txile, Txekia, Italia, Fratzia eta Herbehereetako artistak ariko dira, gaurtik hilaren 29ra arte
Bestetik, bideo-programa bat antolatu dute ekainaren 28an eta 29an, La
Fundicion aretoan. Lehenengo egunean, dantzaren kudeaketan eta
zabalkundean aditu Solange Dondik hitzaldia emango du Frantzian dantzak
80-90eko hamarkadetan izandako eraginari buruz. Hurrengo egunean, Paso
doble eta L' homme qui danse dokumentalak ikusteko aukera
izango da.
Jaialdien arteko trukeak
Aurten,Lekuz Lekuk ikuskizunak trukatuko ditu beste jaialdi
batzuekin. Lekuz Leku, Kataluniako Dies de Dansa eta Zaragozako
(Espainia) Trayectos jaialdiak Dantzatzen Duten Hiriak (DDH) nazioarteko
sareko kide dira. Elkarteak Europako eta Latinoamerikako 30 jaialdi
hartzen ditu, eta parte hartzen duten hirien artean lankidetza sistema
dinamiko bat sortzea da helburua.
Luke Tagua Lekuz Leku jaialdiaren koordinatzaileak azaldu
zuenez, «eskaintza kulturalaren sustapena, ezagutzaren hedapena eta hiri
hauen arteko lankidetza bultzatzea» bermatu nahi dute ikuskizunen
trukaketarekin. Bihar, 19:30ean, La Mov Zaragozako taldeak Como o
vento emango du Guggenheim museoaren inguruan. Aldi berean, Jorge
Jauregi euskal dantzaria Zaragozako zenbait plazatan ariko da
asteburuan, Lauri Aris artistarekin batera.
Dokumentuaren akzioak