Bukalai dantza taldeak emanaldiak egiten ditu negu partean, eta beste dantza taldeak gonbidatzen ditu ikuskizunean parte hartzera. Aurtengoan Haize Dulantzi talde arabarra izan da Zizurkilen. Gazteek eskaini dute emanaldia, eta hasieran bi taldeetako dantzariek elkarrekin eskaini dute aurreskua. Ondoren, txandakatuz, hainbat dantza egin dituzte. Emanaldia bukatu ondoren, elkarrekin afaltzekoak dira bi taldeetako kideak.
Dokumentuaren akzioak
Dantzak elkartu egiten du
Zizurkilgo Bukalai dantza taldeak eta Haize Dulantzi dantza talde arabarrak emanaldia eskaini dute Intxaur pilotalekuan.
Dokumentuaren akzioak