Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaguneak egonaldietarako proiektuak aurkezteko epea zabalik du

Dokumentuaren akzioak

Dantzaguneak egonaldietarako proiektuak aurkezteko epea zabalik du

Aurten egonaldiak egiteko lau proiektu hautatzeko deialdian lanak aurkezteko epea hilaren 29tik otsailaren 14ra izango da zabalik.
Egilea
Ikerne Zarate
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta
Mota
Albistea
Data
2025/01/28
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Movimiento Infinito Kolektiboko Anibal Andres Quiceno eta Carlos Cardoso dantzariak. Iaz beraiena izan zen Sortutakoak programetako bat.

Aurten Dantzagunean egonaldiak egiteko lau proiektu hautatzeko deialdian lanak aurkezteko epea hilaren 29tik otsailaren 14ra izango da zabalik.Sortutakoak Programak, 25. ekitaldia izango du aurten, eta bere helburua, Gipuzkoan dantza proiektu berriak sortu, garatu eta zabaltzea da.

Aurkezten diren proiektuetatik hautatzen dituzten lauek Dantzagunearen Errenteriako egoitzan egonaldia egingo dute, diru laguntza jasoko dute, eta proiektuaren aurkezpena egingo dute egileek eta Gipuzkoako Dantzaguneak batera zehaztutako formatuan.

Hautatutako proiektuak PDF jaialdian Pasaiako Dantza Festibala edota LABO GO iniziatibaren  egitarauaren barruan erakusteko aukera izango da, haien antolatzaileen baldintzek ahalbidetzen badute. Proiektuak aurkezteko epea bihar—asteazkena 29— zabalduko dute, eta  otsailaren 14an 15:00etan itxiko dute.

Sortutakoak 25 programaren deialdia osorik hemen klik eginda kontsulta daiteke.

Dokumentuaren akzioak