Dokumentuaren akzioak
Dantza Zirkuituak “Sareak” eta “Martin Zalakain” lanak proposatuko ditu asteburuan
Hala, gaur, maiatzak 31, 21:30ean, Andoaingo Bastero Kulturgunean, Sareak obra eramango du oholtzara Organik dantza-antzerki taldeak. Eta bihar, ekainak 1, eta Argia Dantza taldearen eskutik, Martin Zalakain antzezlana aurkeztuko da Arrasateko Amaia Udal Antzokian, 19:30ean.
Sareak antzezlanak, sareak egiten eta konpontzen dituzten emakumeen bizitza kontatzen du, eta bost emakume protagonistek arrantza-portuetara eramango gaituzte, une “intimo” eta “groteskoen” artean, begirada ironiko batetik.
Martin Zalakain obrak aldiz, gazte euskaldun baten pasartea kontatzen du: “Mutil bihurria da. Ama hil ondoren, Migel Tellagorri zahar ostatuzaleak hezitzen du. Karlos Ohando herriko jauntxoa gorrotatzen du. Ohando Martinen arrebaren atzetik dabil eta honek engainatu ez dezan, Martinek bere laguna den Bautista Urbiderekin ezkontzea lortzen du. Senar-emazte berriak Zaro izeneko Iparraldeko udalerri batera bizitzera joango dira, baina gerora Bautista Martinekin batera abenturetan murgilduko dira”.
Informazio mgehiago, hemen.
Dokumentuaren akzioak