Dokumentuaren akzioak
Dantza Zirkuitua, Tolosan eta Barakaldon
Cielo Raso konpainiak Karaoke lana aurkeztuko du gaur, urriaren 16an, Barakaldon, XI. Dantza Zirkuituaren programazioaren barruan. Gaur ere, La Pulga Flamenco taldeak Berriketan koreografia aurkeztuko du Tolosan.
Karaoke lanaren sinopsia, honela laburbil daiteke: “Kantaria baztertuta dago, eta lurreko moketaren marrazkia besaulkietan eta koadro elektrikoa ezkutatzen duten errezeletan errepikatzen da. Gainerako espazioa kolore ilunez margotuta dago, argi-gurpilak bortizki jiratzen du eta bere kolore artifizialek beste pertsonen aurpegiak kolpatzen dituzte. Aurpegi ezezagunak ikus ditzakezu, dotore jantzita, eta batzuek irribarre adeitsua eskaintzen dizute. Hurrengoa zu zara; argietan kontzentratzen zara, ez pentsatzeko”.
Beste aldetik, La Pulga Flamenco taldeak Berriketan koreografia aurkeztuko du Tolosan. Flamenko tradizionalez egindako obra honetan txalaparta, dantza eta perkusioa uztartzen dira, izan ere, taldeak dantza eta musika flamenkoa nahasten ditu Euskal Herriko tradizio handiko tresna zahar batekin: txalapartarekin. Hala, txalapartaren erritmopeko dantzarekin takoi-hotsek bat egiten dute, eta gitarrek ere bai.
Dokumentuaren akzioak