Dokumentuaren akzioak
Dantza zirkuitua
Fokuen azpian
Euskal
Herritik kanpo sortutakoak Teresa Nieto madrildarraren Consuelo eta
Bartzelonan finkatutako Pepe Hevia kubatarraren Delicado abismo dira.
Lehena Miarritzeko Maitaldian ezagutu genuen, eta, kalitate onekoa izan
arren, ez zuen neure gogoa bete, dantza antzeztuaren aldeko apustu
garbia zelako. Pepe Heviarena, ordea, gogo handiz ikusi nuen Leioan,
oraindik gogoratzen nuelako duela urte batzuk ikusitako Delirium pieza
zoragarria. Emaitza ordukoa bezain aratza izan zen, baina zirrara ez
zen orduko bera, oraingo koreografia oso zatikatuta agertzen delako
Montserrat Gudiolen margolanen artean.
Bertoko
proposamenei begira, Asier Zabaletaren Babia-k dantza eta pasarte
antzeztuak elkartzen ditu, baina dantza eta antzezpena guztiz bereizita
doaz, elkar kutsatu gabe eta kontraste eder, burutsu eta dibertigarriak
sortuz. Asteburuon eta maiatzean erakutsiko direnak hiru dira: Blanca
Arrietaren Memoria, Matxalen Bilbaoren Capricho eta Steak Tartar
konpainiaren No sabes cuánto esperamos de ti.
Capricho
Donostiako Antzerki Ferian aurkeztu zen eta bertan Bermeoko
koreografoak aspaldian jorratutako bideetatik segitzen du. Memoria
aurtengo piezen arteko lanik aratzena da, Pepe Heviarenarekin batera,
bere kutsu abstraktuegia gorabehera, eta aukera ona da bost dantzari
interesgarriren jarduera preziatzeko. Azkenik, Steak Tartarrekin Jorge
Lastra, Maria Ibarbe eta Izaskun Santamariaren estilo freskoa eta
dantzarako gaitasun itzelaz gozatzeko parada izango dugu.
Dokumentuaren akzioak