Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza, zirkua eta musika uztarturik “Órbita” lanean

Dokumentuaren akzioak

Dantza, zirkua eta musika uztarturik “Órbita” lanean

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2021/03/25
Lotura
Nontzeberri

XVII. Dantza Zirkuituak, Sarearen bidez Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak antolatzen duen ekimenak, hitzordu bikoitza du Bizkaiko antzokietan. Órbita, Zen del Sur konpainiaren azken lana, Berrizen eta Sopelan izango da ikusgai martxoaren 26an, ostiralez, eta 27an, larunbatez, hurrenez hurren.

Órbita mugimenduan dagoen poesia hutsa da. Indarrez eta sentikortasunez beteriko lana, artearen ikuspegi integratzailea duena. Berau osatzen duten hizkuntza eszeniko desberdinez ederki gozatuko du ikusleak.

Zen del Sur taldea Carlos Lopez eta Antonio Vargasen eskutik jaio zen, zirkotik eta dantzatik duten eskarmentutik abiaturik. Euren ibilbide profesionalak elkartu eta proposamen artistiko bateratu bat garatzea pentsatu zuten, dantza akrobatikoa, musika, zirkoa eta beste zenbait arte uztartuz.
“Konpainiak sustatzen duen ikaskuntza-ereduan funtsezkoak dira, prozesu artistiko osoan, inprobisazioa eta hizkuntza berrien esplorazioa. Azpimarratzekoa da artisten izaera polifazetikoa, ikusmina sortzeko duten gaitasuna eta gorputzaren kontrolaz eta adierazkortasunaz baliatuz eszenategian sentsibilitate berezi bat transmititzeko duten ahalmena.”

Dokumentuaren akzioak