Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Dantza zati bat' ekimena azaroaren 24an Plaza Nagusian ospatuko da

Dokumentuaren akzioak

'Dantza zati bat' ekimena azaroaren 24an Plaza Nagusian ospatuko da

Lehenengo entsegua ostiral honetan, arratsaldeko 7etan, plazan bertan izango da

Herri askotan gertatzen ari den bezela, Ordizian ere 'Dantza zati bat' ekimena ospatu behar da hilen honen 24an, Plaza Nagustian, hain zuzen.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Ordizia
Mota
Albistea
Data
2012/11/13
Lotura
Diario Vasco

'Dantza zati bat', Idiazabalgo Nazioen Mundua autodeterminazioaren aldeko herri mugimendutik sortutako ekimen berri bat da. 'Gazta zati bat' dokumentalaren arrakasteren ondotik, dokumentaleko soinu bandako abesti bat hartu eta koreografia bat egitean dantza. Hainbat herritan egin dute jada grabaketa, besteen artean, Orio, Lesaka, Markina, baita Argentinan ere.

Ekimen hau, herriko Plaza Nagusian grabatuko litzateke eta flashmob moduko bat da. Antolatzaileen asmoa, inprobisazio edo bat batekotasunaren kutsu hori ematea da, baina, modu antolatuan.
Alde batetik, parte hartzen dutenen artean taldeak osatuko dituzte (elkarte edo eragile ezberdinak taldean apuntatu daitezke eta banaka apuntatzen direnak ere taldetan bilduko dituzte). Honenbestez, talde bakoitzak rol edo paper bat jokatuko du. Adibidez; poteoan dauden kuadrilak eta plazan dantzan hasiko direnak. Enkarguak egiten ari direnak, poltsak utzi eta plazan dantzan hasiko direnak. Jolasean dabiltzak umeak, sokasaltoa utzi eta plazan dantzan hasiko direnak.
Norberak edo talde bakoitzak pentsa dezala zein paper edo rol jokatu nahi duen (denak poteoan ez du balio). Ideiak badituzte, baina, norbera gustuen sentitzen den eran egitea komeni da.
Bestetik, sekuentzia edo orden bat mantenduz, lau zatitan banatuko lukete abestiaren grabaketa: lehenengo azokako erosle eta saltzaile baten elkarrizketa grabatuko da gazta erosten ari direla. Bigarrenean, Plaza Nagusian talde ezberdinak euren zereginetan arituko dira (talde bakoitzak bere ekintza propioa eginez).
Hirugarren zatian, erosle eta saltzaile hauek dantzan hasiko dira eta pixkanaka talde ezberdinak euren ekintza horiek alboratu eta dantzan hasiko lirateke. Eta laugarrenean, azkenekoan, norbanakoak ta haurrak gaineratuko lirateke plaza guztia dantzan jarriz.
Elkarte edo talde bakoitzari esango zaio zein momentutan hurbildu plazara. Orden hau, izen ematearen arabera zehaztuko dute eta entsegu egunean adieraziko zaie partaide guztiei zer egin.
Guzti hau prestatzeko, ezinbestekoa ikusi dute entseguak antolatzea. Beraz, ekimena baino aste bete lehenago bi entsegu egingo dira: azaroak 16 ostirala, dantza ikasteko entsegu irekia arratsaldeko 19:00etan herriko plazan. Hurrengo egunean, azaroak 17 larunbata, grabaketa entsegua arratsaldeko 17:00etan herriko plazan ere.
Bideoa interneten
Azaroak 24 larunbata: grabaketa ofiziala arratsaldeko 15:00etan herriko plazan izango da. Ondoren, trikipoteoa Ander eta Mikel trikitilariekin eta bukatzeko, afaria (Jakintza ikastolan, Villa Eugenian). Grabaketarako erabiliko den abestia 'Gazta zati bat' cd-ko 11. abestia da eta arin arin sinple baten bidez partaideek egingo dute dantza. Dantzak ikasteko bideoa interneten eskuragarri: http://www.youtube.com/watch?v=p97K0Yak5Wo.
Izen ematean bi zerrenda ezberdindu dituzte, dantzarako; Hitzaron (hitzaro@gmail.com) edo 943 162366 telefonoan goizez, edo Amets Bide Kultur Elkartean (ametsbidekulturelkartea@gmail.com). Afarirako berriz, Herriko tabernan edo Pottokan 10 eurotan.
'Dantza zati bat' ekimena azaroaren 24an Plaza Nagusian ospatuko da

Antolatzaileek prentsaurreko baten bitartez eman zuten ekimenaren berri. :: MARIN

Dokumentuaren akzioak