Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Dantza Zati Bat' datorren astean grabatuko da

Dokumentuaren akzioak

'Dantza Zati Bat' datorren astean grabatuko da

Ahalik eta herritar gehienek parte hartzea nahi da

Dantza Zati Bat lagun-talde batek abian jarritako ekimena da. 'Gazta zati bat' CDko 'Mikel eta Loinaz' abestia hartu, eta koreografia bat egin zuten. Gerora, beste zenbait herritarra zabaldu da ekimena, eta herri bakoitzak bere koreografia egin du, abesti berberarekin.
Egilea
M C Elorza
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Idiazabal
Mota
Albistea
Data
2012/10/03
Lotura
Diario Vasco

 

Bada, idiazabaldarrak ere ekimen honekin bat egin dute eta lantzera doazen koreografia horretan herri osoak parte hartzea nahi dute . Koreografiak lau zati izango ditu:
Herriko aspaldiko dantzariek hasiko dute dantza, alegia 80-90 hamarkadetan dantza txapelketan plazarik plaza ibilli zirenek.
Ondoren herriko neska gazteek hartuko dute dantza, aski ohituak baitaude lehendik ere, dantza eta koreografia sortzaileak eskaintzen,S an Juanetan eta herriko gainerako ospakizunetan.
Hirugarren zatian, neska talde horrek herriko hainbat gunetara joko du, eta plazara dantzara irteteko gonbita egingo die herriko taldeei (eskola-umeak, baserritarrak, ehiztariak, erretiratuak, gaztetxeko lagunak, udaletxeko langileak eta zinegotziak, enpresetako langileak, kirolariak...). Horrela jendea plazara sortuz joango da, harik eta Giza-Mandala handi bat eraikitzen den arte.
Mandala horren grabaketa urriaren 12an egingo da, arratsaldez eta bertan, herri guztiak dantza egitea da xedea. Horregatik,dantza-pauso labur eta erraz bat aukeratu dute, herritar guztiek-zahar eta gazte- dantzatzeko modukoa. Herritarrek zirkulu handi bat egingo dute, hainbat geruzatakoa, eta guztia goitik grabatuko da, kolore, jantzi eta mugimendu desberdinez baliatuz. Jarraian, mandalak bihotz forma hartuko du, eta taupadak eta maitasuna irudikatuko dituzte, besoak soinuarekin batera mugituz.
Azkenik, jendea bihotzetik irteten doan heinean, ilara handi-handi bat egingo dute, Arantzamendirantz, eta, han, eskerrak emango dizkiote Luis artzaiari, bera izan baita 'Gazta zati bat' dokumentalean erabili den ikurra, guztiaren funtsa irudikatzeko. Azken zati hori urriaren 13an grabatuko da, goizez. Idiazabal inguruko parajeak grabatuko dira, herritarrek egingo duten ilara koloreanitzarekin batera.

 

 

Dokumentuaren akzioak