Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza zaleen topaleku izan da Olaran etxea

Dokumentuaren akzioak

Dantza zaleen topaleku izan da Olaran etxea

Egilea
Mireia Bikuña
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Antzuola
Mota
Albistea
Data
2025/01/25
Lotura
Goiena

Olaran etxean elkartu dira hainbat dantza zale, askotariko doinuak dantzatzeko. Dozena erdi bat herritar batu dira, eta banaka eta binaka, saltsa, bachata eta beste hainbat doinurekin pasa dute arratsaldea.

Dantza egiteko hirugarren hitzordua izan dute gaur. Hamabostean behin elkartzen dira. Dagoeneko zehaztu dituzte hurrengo datak: otsailaren 8an eta 22an, eta martxoaren 8an eta 22an. "Martitzenetan entseatzeko elkartzen gara. Baina, zapatuetako deialdia irekia da, dantza egin eta ondo pasa gura duten herritar guztiendako. Ez lotsatu eta etorri!", esan du taldeko kide Lourdes Arenazak.

Dokumentuaren akzioak