Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza urratsak txirikordatzen

Dokumentuaren akzioak

Dantza urratsak txirikordatzen

Zinta dantzak izango dira ikusgai Baionan, Iruñean eta Eibarren, Ezpalak jaialdian

Komunikabidea
Berria
Tokia
Iñigo Astiz
Mota
Albistea
Data
2012/05/25
Lotura
Berria

Bere urratsak ditu dantza bakoitzak, baina badute zerbait komunean. Ezagunak dira Euskal Herrian zinta dantzak, baina ez Euskal Herrian soilik. Europan eta Amerikan ia herrialde guztietan dantzatzen dira halakoak. Enbor bereko ezpalak dira, azken finean. Horregatik, hiru eguneko jaialdia antolatu dute Duguna eta Kezka dantza taldeek eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak: Ezpalak jaialdia. Dantza horien ezaugarri bereizi eta komunez gozatu ahal izateko.

Hiru atal, hiru data, eta hiru kokapen izango ditu. Baionan hasiko da festa ostiralean, Iruñean izango dira dantzariak larunbatean, eta Eibarren (Gipuzkoa) bukatuko da jaialdia igandean. Kataluniako, Kanariar uharteetako eta Araba, Bizkai, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroako dantza taldeek eskainiko dituzte emanaldiak. Makila bat izango da ikuskizunen ardatza. Denek dantzatuko dituzte zinta dantzak; baina bakoitzak berea.

Luzea da parte hartzaileen zerrenda: Kezka dantza taldea, Duguna dantza taldea, Oinak Arin dantza taldea, Eraiki dantza taldea, Eltziegoko dantzariak, eta Corteseko paloteadoa. Euskal Herritik kanpokoak ere izango dira: Tenerifeko Añate dantza taldea eta Tarragonako Ball de Gitanes.

EZPALAK JAIALDIA

Zer. Zinta dantzak egiten dituzten dantza taldeak.

Non. Baionan (ostiralean), Iruñean (larunbatean) eta Eibarren (igandean).

Egitaraua. Informazio guztia: ww.dantza.com/blogak/ezpalak.


null

Euskal Herriko, Kataluniako eta Kanariar uharteetako zinta dantzak eskainiko dituzte Ezpalak izeneko jaialdian. / KEMEN DANTZA TALDEA

Dokumentuaren akzioak