Dokumentuaren akzioak
Dantza urbanoa lantzen duten 21 talderen ikuskizunarekin gozatu dute Aretxabaletan
Fun Dantz! dantza urbanoen lehiaketaren 10. edizioa ospatu zuten zapatuan Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Kimuak, juniorrak eta kategoria absolutuan banatuta, guztira, 21 talde izan ziren Ibarrako kiroldegian. Debagoieneko lau talde ere aritu ziren euren koreografia ikusleei erakusten; guztiak Bergarako Camden Daance akademiakoak. Gainera, kimuetan aritu zen Camden Joys taldeak bigarren amaitu zuen. GOIENAk saioa osorik grabatu zuen eta aste honetan izango da ikusgai. Dantza urbanoen jaialdia osorik ikusi nahi baduzu bete hurrengo formularioa eta sareratu bezain laster jasoko duzu lotura.
Dokumentuaren akzioak


