Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza urbanoa eta garaikidea izango dira ostiral eta larunbatean Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Dantza urbanoa eta garaikidea izango dira ostiral eta larunbatean Bilbon

Sei emanaldi izango dira guztira, tartean Haatik Dantza Konpainiaren 'Ur Bizitan' ikuskizuna.
Egilea
Maitane Legarreta
Komunikabidea
Gaztezulo
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2022/09/14
Lotura
Gaztezulo

Dantza urbanoa eta garaikidea izango dira ostiral eta larunbatean Bilbon

Ibaiondo Dantzan programa abiatuko du Bilboko Udalak, Gasa plazan, dantza urbano eta garaikideari lekua eman eta herritarrei hurbiltzeko asmoz. 

Ostiralean, hilak 16, lau emanaldi izango dira. Mugmus Kultur Laborategiak Garaiz: 60 t.m. ikuskizuna eskainiko du 18:00etatik aurrera. Denboraren inguruko ikuskizuna da, bi dantzari, bi musikari eta idazle batek sortua. Orduerdi geroago, Crazy Hospital breakdance taldea izango da. 

Raquel Koroma + Afrodelicious arituko da 19:00etatik aurrera, sei dantzarik osatutako dantza-taldea. Afrikako sustrai tradizionalak eta euren belaunaldiko dantzak uztartzen dituzte; afrobeat-aren indarra eta erritmo alaia, akrobaziak, dancehall-a eta hiri artea.

Azkenik, 19:30ean, Haatik Dantza Konpainiak Ur Bizitan ikuskizuna taularatuko du, modu jasangarrian bizitzeko aukerarik dugun hausnartzeko balio duen lana. 

Larunbatean, hilaren 17an, Matxalen Bilbaoren Fugas ikuskizunaren txanda izango da, 19:00etan. Taldearen inguruko hausnarketa egiten duen emanaldia da, Chopin eta Bachen musika, antolaketa eta konposizio eskultorikoen irudiak batuz. 

Cia.Moveo konpainiak, berriz, Echoes aurkeztuko du, 19:30ean, errealitatearen eta fikzioaren arteko lana. Gure ekintzen, gogoetan eta desiren jatorriaren inguruan hausnartzen du, modu ludiko eta ironikoan, indibidualtasunaren eta gizakien arteko elkarreginaren gaia jorratuz. Antzerkia, dantza eta akrobazia batzen dituzte horretarako. 

 

Dokumentuaren akzioak