Dokumentuaren akzioak
Dantza txapelketa profesionala Bilbon
Asteburu osoan zehar, 145 bikote profesional baino gehiagok parte hartuko dute eta larunbatean, Bilboko dantza sozialetako beste 70 bikote gehituko zaizkie
Datorren azaroaren 28an eta 29an, Kasillako pabilioian Bilboko Hiribilduko III. Trofeoa eta Kasillako Standard eta Latindar dantzen I. Open Txapelketa ospatuko da. Biak ala biak, Beatriz Perez eta Doris Palauk antolatutakoak, Bilboko Udalaren laguntza dute eta estatu mailako dantza-ranking-erako proba puntuagarriak dira.
Gaur eguerdian Udaletxeko prentsa areotan egindako prentsaurrekoan, Oihane Agirregoitiak, Gazteria eta Kirol Saileko Zinegotziak eta areto dantzetako munduko txapeldun orde diren Beatriz Perezek eta Roberto Hernandezek parte hartu dute. Txapelketa hauetan, 145 bikote profesional baino gehiago lehiatuko dira asteburu osoan zehar. Horietatik 120 estatu mailako bikoteak izango dira, beraz, Autonomia Erkidego gehienek izango dute ordezkariren bat, Kanariar eta Balear irlak barne. Honez gain, Bilboko dantza sozialetako beste 70 bikotek ere parte hartzeko aukera izango dute. Gauzak horrela, larunbatean bakarrik, 400 pertsona baino gehiago dantzan ikusteko aukera izango da Kasillan.
Talentu handien erdigune
Hiribilduko III. Trofeoak eta Kasillako Standard eta Latindar dantzen I. Open Txapelketek, dantza latinoen kategorian Estatuko txapeldun izan diren eta Vienako azkenengo mundialetan zazpigarren postua lortu zuten bikoteak dantzan ikusteko aukera eskainiko dute. Era berean, standard dantza kategoriako Estatuko txapeldunek, Youth kategoriako Estatuko txapeldunek eta Junior kategoriako Estatuko txapeldunek ere parte hartuko dute. Azken hauek, “Pequeños Gigantes” telebista lehiaketako azken edizioko txapeldunak izan ziren.
Kasillako Standard eta Latindar dantzen I. Open Txapelketak larunbatean emango dio hasiera txapelketari, eguerdiko 12:00etan. Bilboko Hiribilduko III. Trofeoa aldiz, igandean jokatuko da, goizeko 9:00etan hasita. Ikusleek Edgar eta Alin zein Javier eta Cristina dantza latinoen kategoriako Estatuko txapeldunen erakustaldiaz ere gozatu aha izango dute.
Asteburuan zehar, Europako Kirol Dantza Federazioko Presidentea den Luis Vañosen eta Estatuko Lehiatze Dantzako hautatzaileen bisita ere jasoko dute txapelketek.
Dokumentuaren akzioak