Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza txapelketa izango da igandean, San Antonio jaien baitan

Dokumentuaren akzioak

Dantza txapelketa izango da igandean, San Antonio jaien baitan

Gaztetandik Kultur elkarteak antolatuta, zortzi bikotek hartuko dute parte

Gaur emango zaie hasiera jaiei eta datorren asteazkenean bukatuko dira, 'Amama' filmaren emanaldiarekin
Egilea
Eli Aizpuru
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2016/06/10
Lotura
Diario Vasco

San Antonio jaiak ospatko dira asteburuan Errezilen. Egitarau zabala prestatu dute bertan. Esaterako, urtero legez, eta laugarren urtez jarraian, Gazteen Dan-tza suelto txapelketa izango dute bertan, Gaztetandik Kultur elkarteak antolatuta. Zortzi bikotek hartuko dute parte lehian, igandean, 12:00etatik aurrera ospatuko den dantza saioan. Herritarrak dira asko, «3 bikotetako kide denak errezildarrak izango dira, eta beste bikote bateko kide bat ere bai», aurreratu dute Gaztetandik elkarteko antolatzaileek.

Irabazleek txapela, lepo-zapia eta garaikurra jasoko dituzte, diru sariaz gain. Bigarren eta hirugarren sailkatzen diren bikoteek ere garaikurra eta diru sariak izango dituzte eta gainerako partaideek garaikur bana jasoko dute. Gaztetandik kultur elkartetik errezildarrak ea ingurukoak animatu nahi dituzte jaie eguerdi «polit bat» pasatzera.

Dantza txapelketaz gainera izango da Errezilen non gozatua. Izan ere, gaur arratsaldean hasiko dira bertan Antonio Deunaren jaiak. 16:00etatik aurrera, haur jolasak izango dituzte, eta ondoren, 19:00etan, herriko trikitilari gazteekin poteoa egingo da. Erniope elkarteak antolatuta, herri afaria egingo dute gero. 23:30ean, haurren dantza emanaldia aurreikusten da eta gauerdian, 'Dantzadi' izango dute festa alaitzeko.

Bihar, bazkaria egingo dute Letea jatetxean 14:00etan. Arratsaldean, 16:00etan hasita, haurrentzako puzgarriak eta apar festa izango dituzte, eskolako jolaslekuan. 18:00etan, triki bertso poteoaren tartea izango da. Iguaran eta Mendizabal bertsolariak eta herriko trikitilari gazteak arituko dira. 20:30ean, sagardo-pintxo dastaketarekin jarraituko du festak eta 23:00etan, 'Obaneuke' ren kantaldia izango da.

Iganderako, dantza txapelketa bakarrik ez, arrasaldean 17:00etan hasita, bidaniarren eta errezildarren arteko kirol lehia antolatu dute herritarrek. Astelehenan, San Antonio Eguna izanik, meza ospatuko dute santuaren omenezko ermitan. Ez dafaltako hamaiketakorik. Lidia eta Itzeder trikitilariak eta Gorritiren abereak ere izango dira bertan.

Azkenik, egitarauari amaiera emateko, asteazkenean, hilak 15, 'Amama' filmaz gozatzeko aukera izango dute Errezilen, Asier Altuna zuzendariarekin, 19:30etik aurrera izango da emanaldia.

Duela bi urte ateratako festetako elastikoak janzteko dei egiten zaie errezildarrei. Borondegin daude salgai, 5 eurotan.

Gero eta sona handiagoa hartzen ari da Gazteen Dantza Suelto Txapelketa Errezilen.

Gero eta sona handiagoa hartzen ari da Gazteen Dantza Suelto Txapelketa Errezilen. / GAZTETANDIK

Dokumentuaren akzioak