Dokumentuaren akzioak
Dantza tradizionaletan trebatzeko ikastaroak emango ditu Aikok
Dantzarako plazak sortzeko helburuarekin, dantzaldi ibiltariak abiaraziko ditu Bizkaian eta Gipuzkoan, urrian
Irailean, doako erakustaldiak egingo dituzte Bizkaiko bederatzi
herritan, hala nola Lemoizen, Erandion, Durangon, Sopelan, Berrizen eta
Elorrion. Eta urrian, ikastaroak hasiko dituzte Erandion, Galdakaon,
Durangon, Sopelan, Gernikan, Zaratamon. Gipuzkoara ere hedatuko dute
ekimena; Zarautzen egingo dute lehendabizikoz, orain arteko filosofiari
eutsita: «gozatuz ikastea eta ikasiz gozatzea».
Aikoko dantzariek dantza tradizionalak irakatsiko dituzte, «modu
alai eta dibertigarrian». Errepertorio zabalarekin jokatuko dute,
estilo askotariko piezak landuz: sokadantza, jota, pasodoblea, balsa,
mazurka, porrusalda, txotisa, jauziak...
Ikasitakoa praktikan jartzeko, erromeria antolatuko dute hilero
Durangoko Plateruena kafe antzokian. Izan ere, Aikoren helburuetako bat
da erromeria tradizionalek garai bateko nagusitasuna berreskuratzea, eta
plazek gero eta dantzari gehiago erakartzea.
Dokumentuaren akzioak