Dantza tradizionalera hurbiltzeko tailerra

Hedabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2015/12/14
Esteka
Berria

Dantza tradizionalak ikasteko gogoa dutenek gaur dute aukera EHUko Gasteizko campuseko Unibertsitate pabiloian, Aiko taldeak tailerra emango baitu. Sabin Bikandi Aiko taldeko musikari eta dantza irakaslea arduratuko da horretaz. Dantza tradizionala irakasteko estilo berritzailea du taldeak, musikari eta dantza irakasleen bidez. Hamar urte daramatzate tailerrak eta ikastaroak antolatzen, eta 4.000 lagun baino gehiago bildu dituzte. Otsailetik aurrera, Dantzaldi Ibiltaria ikastaro iraunkorra emango dute Gasteizen.

Dantza tailerra Aikorekin

Gaur, 18:00etan, EHUko Gasteizko campuseko Unibertsitate pabiloian.