Dokumentuaren akzioak
Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoa
Telmo Esnalek zuzenduta eta Txintxua Filmsek ekoitzita, Dantza filmak dantza tradizionalen unibertso hipnotikoa irudikatzen du. 250 dantzari baino gehiagok parte hartu dute tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko horretan.
Asmo handiko sormen-apustu bikaina egin du zinemagileak film horretan; Koldobika Jauregi artistak zuzendu du bertan islatzen den unibertso estetiko eta bisuala, eta Juan Antonio Urbeltz ikertzaile eta folkloristak izan du koreografiak koordinatzeko eta ikuskatzeko ardura.
“Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa”.
Dokumentuaren akzioak