Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza tradizionalak ikasteko beste modu bat

Dokumentuaren akzioak

Dantza tradizionalak ikasteko beste modu bat

Aikok ematen dituen tailerren eskutik izango da posible

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Zarautz
Mota
Albistea
Data
2010/09/24
Modu natural, lasai eta dibertigarrian dantza egin eta jotzen dute musika Aikako kideek. Beraien ikastaroetara joaten diren pertsonek dantzan ikastea da garrantzitsuena eta ez halako edo bestelako koreografia bat ikastea.
Filosofia horrekin dabiltza Bizkaiko herrietan barrena eta urritik aurrera Zarautzen izango dira irakasten. Aurretik ere ezagunak dira hemen, 2009 eta 2010ean, San Pelaioko erromeria zela eta, dan-tza egiten hasteko tailer batzuk ematen ibili baitziren.
Izen-ematea
Hemendik aurrera, dantzarekin eta dantza egiteko modu tradizionalarekin disfrutatu nahi duten pertsona guztiek Aikok ematen dituen ikastaroetan izena emateko aukera izango dute. Ikastaroak, urritik ekainera bitartean, asteartero (19:00etan), Aritzbatalde kiroldegian izango dira. Astero ordu eta erdi iraungo du hastapen-ikastaroak. Iraungo dituen bederatzi hilabeteetako matrikula 100 eurokoa izango da. Izenematea Sanz Enea Kultur etxean egingo da 943-005119 telefono zenbakira deituz edo kultura@zarautz.org helbidean.
Dantza tradizionalak ikasteko beste modu bat

Aiko taldeko kideak dantza egiteko prest.

Dokumentuaren akzioak