Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza tradizionala eta neoklasikoa protagonistak Amaia Antzokian

Dokumentuaren akzioak

Dantza tradizionala eta neoklasikoa protagonistak Amaia Antzokian

Zuberoako Kompany Beritza elkarteak Üda batez dantza ikuskizuna eskaini zuen atzo, Arrasateko Amaia Antzokian. Hemeretzi dantzari taularatu ziren eta Goizean goizik Zuberoako abesti zaharrean oinarritutako istorioa, dantza bidez kontatu zuten.
Egilea
Maialen Regueiro
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Arrasate
Mota
Albistea
Data
2019/02/10
Lotura
Goiena

Ikuskizun honen lehen emanaldia urrian egin zuten eta hasieratik adostu zuten martxoan izango dela azkena. Atzokoa hegoaldean egin duten bakarra izan da eta elkarteko kideak pozik daude aretoak bete dituztelako. Atzoko emanaldiak, beste helburu bat ere badu, izan ere, duela hamasei urte hasi zen Arrasate eta Zuberoaren arteko harremana eta atzoko hitzorduari esker, Zuberoako dantzariek Arrasatekoak ezagutu zituzten. Asmoa da irailean topaketa bat egitea eta horretarako, beharrezkoa da aurretiko harremana sortzea. 

Dantza tradizionala eta neoklasikoa protagonistak Amaia Antzokian

Dokumentuaren akzioak