Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza tradizionala eta garaikidea 'Bideak' lanean

Dokumentuaren akzioak

Dantza tradizionala eta garaikidea 'Bideak' lanean

Egilea
Itsaso Ibarra
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2006/10/07
Hamaika koreografiak osatzen dute ikuskizuna. Dantza tradizionalean oinarrituriko ikuskizuna da Bideak, baina, tartean dantza garaikidea ere ikus daiteke. Zenbait koreografiatan, gainera, estilo ezberdinak tartekatzen dituzte. Hala, sanba, batuka eta acrosport gimnasia teknika erabiltzen dituzte.

Garbi Losada eta Juan Antonio Vitoriak idatziriko ikuskizuna da. Aurrekoetan ez bezala, oraingoan grabaturiko musikarekin egiten dute dantza taulagainean aritzen diren hamar dantzariek.

Izena duen guztia omen da eta Sutargi dira talde honek aurrez plazaraturiko ikuskizunak.

Dantza. 'Bideak' ikuskizuna. Lekua: Markiña. Uhagon aretoa. Noiz: Gaur, 22:30ean.

Dokumentuaren akzioak