Dokumentuaren akzioak
Dantza Taldekoen liburu aurkezpena, ostiralean Sutegin
Labetik atera berria behar dute honez gero, hiru egun barru aurkeztuko baitute jendaurrean. Usurbilen ibilbide luzea osatua duen Dantza Taldea, azken urte honetan lantzen aritu den liburua aurkeztera doa ostiral honetan, maiatzaren 30ean, arratsaldeko 19:30etan hasita Sutegiko erakusketa aretoan ospatuko den ekitaldiaren baitan. Dantza Taldearen hamarkada luzeetako ibilbidea jasotzen du laster eskuragarri izango den argitalpen berri honek.
Kantu-dantza jira
Larunbatean, maiatzak 31, 19:00etan, Mikel Laboa plazatik abiatuko da, Dantza eta Kantu Taldeek elkarlanean antolaturiko hitzordua. Abestu eta dantzatzeko aukera egongo da.
Dokumentuaren akzioak