Dokumentuaren akzioak
Dantza taldekoak, historia liburua osatzeko material bila
Dantza Taldetik berri eman dutenez, martxoan egin zuten deialdiari erantzunez, materiala jasotzen hasi dira. Asteotan bildutakoa, erakusgai jarriko dute, apirilaren 27tik maiatzaren 5era Sutegiko aretoan irekiko duten erakusketan. Erakusketa bera, hilaren 27an bertan estreinakoz ospatuko den Usurbilgo Dantzaren I. Egunaren baitan inauguratuko da. Egun horretan, kalejira, atzoko eta gaurko dantzarien omenaldia, herriko dantza taldeen emanaldia, Tximeleta gimnasia erritmikoko taldeen topaketa, edota "Sorginetxe" ikuskizun berriaz gozatu ahal izango dugu. Herritarrei, Dantzaren Egunean kaleko giroan murgiltzera deitzen dituzte antolatzaileek. Apirilaren 27ko egitaraua, web orrialde honetako agendan kontsulta dezakezue. Ostiral honetan kaleratuko dugun astekarian, antolatzaileek egun honen inguruko zehaztasunen berri emango dute.
Dokumentuaren akzioak