Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza taldeen etorkizunari buruzko mahai-ingurua ospatuko da gaur Amaian

Dokumentuaren akzioak

Dantza taldeen etorkizunari buruzko mahai-ingurua ospatuko da gaur Amaian

Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatu du ekitaldia, arratsaldeko zortzietatik aurrera

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Irun
Mota
Albistea
Data
2008/09/26
Bertan, lau edo bost dantza talde desberdinetako arduradunek parte hartuko dute beraien esperientzia elkartrukatzeko. Aztergai izango diren gaiak, dantza mota, antolaketa, dantzariak eta emanaldiak dira, besteak beste.
Moderatzaile lanetan Euskal Dantzarien Biltzarreko presidentea den Xabier Mendizabal arituko da. Honek azaltzen zuenez, mahai-inguruan eztabaidatuko dena zera da, «dantza taldeen eginbeharra hurrengo urteetan arrakasta edukitzeko eta beraien egoera ona izan dadin».
Euskal Dantzarien Biltzarra, Euskal Herriko lurralde ezberdinetako biltzarrak bat egiten dituen elkartea da. Guztira, 250 dan-tza talde eta 8.000 dantzari inguru ordezkatzen ditu, lurralde ezberdinetan dituen elkarteen bidez.
Bere helburu nagusia, folklorearen berreskurapena eta bere difusioa da, bereziki euskal dan-tza tradizionalarena. Bere jomuga betetzeko, zenbait ekintza aurrera ematen ditu, gaurko mahai-ingurua, besteak beste.
Ekitaldirako sarrera doakoa da interesdun guztiontzat.

Dokumentuaren akzioak