Dokumentuaren akzioak
Dantza taldeek presoen alde plazaratuko dituzte sorkuntzak
Ostiralean 150 gazte elkartuko dira Askatasunarekin antolatu ekitaldian
Bertzeak bertze, Donibane Lohizuneko dantzariek Iratzarriak lana aurkeztuko dute, Arbonako Primadera taldeak Primarin emankizuna eta Miarritzeko Maritzuli taldeak Kutx ala pil
taularatuko du. Dantzariak gaur egungo gaietan hatsartu dira, hala nola
genetikoki eraldatutako mozkinak, legez kanpokoen egoera edo Euskal
Herriak pairatzen duen egoera polikoa.<br /><br />Antolatzaileek ez dute emanaldia
dantzara mugatu nahi izan. Bertsolariek dantzen arteko lotura eginen
dute. Antzerkia ere presente izanen da. Jules Ferrandek presondegietako
egoera islatzen duen bakarkako antzerkia taularatuko du. Frantziako
espetxeetan pairatzen den egoera Euskal Herriko egoerara egokitu du
Ferrandek. «Ahanztura, bakardadea, zigor ziegak edo tortura, mundu
guztiak salatzen ditugun errealitateak dira eta Euskal Herrian biziz
gero, normala da hemengo begiz salatzea euskal preso politikoek
pairatzen duten egoera hori». Antzerkiak egoeren kritika abiapuntutzat
harturik, bertze errealitate batera iragaiteko balio duela azaldu
du.<br /><br />Duela urte gutxi Euskal Kultur Erakundeak sorkuntzen txapelketa
antolatu zuen. «Guk ez dugu hori egin nahi, gazteei sorkuntza
plazaratzeko bideak eman baino», dio Gorrik. Urteetan egin lan joriak
taldearen barnean gelditzen direla azaldu du, jendeak ez duelarik lan
hori ikusteko parada. Emanaldia ezker paretan izanen da.
Dokumentuaren akzioak