Dokumentuaren akzioak
Dantza taldeak saioa eskainiko du 20. urteurrena ospatzeko
Abesbatzarekin batera emanaldia eskainiko du elizan
Dantza taldeak eta Abesbatzak, bertze musikari eta laguntzaileekin batera emanaldi berezia eskainiko dute 20:00etatik aitzinera elizan paratuko den eszenaleku berezian. Saioaren ondotik, herriko produktuekin osatutako saskiaren zozketa eginen da. Dantza taldeko kideak egunotan ari dira saskiaren txartelak saltzen. 3-4 urterekin hasi eta helduak bitarte, 70 bat lagun biltzen dira dantza taldean. Ttikienek astero entsaiatzen dute eta helduak, gehien bat San Migeletako dantzak prestatzeko elkartzen dira.
Herriko dantza taldea San Migel eguneko emanaldian.
Dokumentuaren akzioak