Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza taldea bultzatu zuten Gervasio Legorburu eta Karmele San Sebastian omendu dituzte

Dokumentuaren akzioak

Dantza taldea bultzatu zuten Gervasio Legorburu eta Karmele San Sebastian omendu dituzte

Egilea
Arantzazu Ezkibel
Komunikabidea
Goiena.net
Tokia
Antzuola
Mota
Albistea
Data
2008/02/03

Ume txiki dantzari bikote batek dantza egin die omendu biei; gainera, dantza taldeak kapitain makila eman die hainbat urtetan irakasle izandakoei. Karmele San Sebastianek lore sorta ere jaso du. Bestalde, Udaletxeak herriko gutuna eta banderatxoa eman dio San Sebastiani; oroigarri berdinak, aurretik jasotako omenaldi batean hartu zituen Legorburuk. Eguraldia hotza eta haizetsua izan bada ere, jende asko joan da herriko plazara omenaldi xumeaz gozatzera.

Dantza taldea bultzatu zuten Gervasio Legorburu eta Karmele San Sebastian omendu dituzte
Gervasio Legorburu eta Karmele San Sebastian

Dokumentuaren akzioak