Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Dantza talde gisa lehiaketan lortu genuen konfiantza itzela izan zen»

Dokumentuaren akzioak

«Dantza talde gisa lehiaketan lortu genuen konfiantza itzela izan zen»

Duela bi urte egin zen Zu bai zu! lehenengo lehiaketa, eta, orduko hartan, Arratiako talentua bilatzea izan zen helburua. Eskualdeko herritarrek parte hartu zuten lehiaketa hartan. Deiene Iriondo eta Jorge Hernan dantzariek Igorren (Bizkaia) daukaten dantza eskolako ikasleek Patikao izeneko ikuskizuna osatu zuten, eta horrekin irabazi zuten lehen saria. Iratze Berroeta talde horretako kide izan zen.
Egilea
L. Muñagorri Garmendia
Komunikabidea
Berria
Mota
Elkarrizketa
Data
2018/06/07
Lotura
Berria
Reggaeton eta hip hopen oinarritutako dantza ikuskizuna moldatu zenuten. Zein harrera izan zuen?

Ona. Dantza ezberdinak nahastu genituen: reggaeton pauso batzuk barruan hip hop zutenak, eta euskal pauso batzuk. Denen nahasketa txiki batekin.

Azkenean dena da dantza.

Bai, hala da. Irakasleak ekartzen zituen pauso ezberdinak, eta musikaren arabera moldatzen genituen gero. Dantzaz gain, arropa ere guk josi genuen, maskarak eta danborrak ere guk egin genituen. Azkenean, dantza probatzeko saioak egiteko ez zigun denbora asko eman.

Eskerrak, saria irabazi baitzenuten!

Kostata, baina bai.

Zer eskaini zizuen bertan parte hartzeak?

Niri asko kostatzen zait agertokira igotzea, eta, herrian baldin bada, are eta gehiago. Taulara igo eta epaimahaiko kideak nor ziren ikusi nuenean, alde egin nahi izan nuen, herriko jendea delako, baina, azkenean, ongi joan zen. Lortu genuen dantza egiten dugunen artean harremana hobetzea. Lortu zen parte hartzea izan zen politena, eta hori gehiago baloratzen dut lehiaketa bera irabaztea baino.

Lehiaketak, beraz, konfiantza eman zizuela esan daiteke?

Bai, talde gisa lehiaketan lortu genuen konfiantza itzela izan zen, Balio horietan asko sakondu dugu. Gainera, ikuskizun horrekin Burgosera, Peñiscolara eta Bartzelonara joan gara.

Arratiako parte hartzaileekin egin zen lehen lehiaketa. Aberasgarria izan zen?

Bai. Arratian zegoen talentua zelakoa zen ezagutzeko aukera eman zuen lehen aldi hark.

Aurten, ordea, nobedade gisa Euskal Herriko talentuak bilduko ditu Zu bai zulehiaketak. Zabaldu beharra zegoen?

Arratia ez da oso handia, eta berdinak joango ginen parte hartzera, edo baten bat gehiago. Horregatik, ondo dago Euskal Herrira zabaltzea.

Aurten ez duzue parte hartu?

Ez. Kanpora joatea errazagoa zait, egiten ditugun dantza batzuk sentsualak baitira, eta horiek herrian egitea gehiago kostatzen da.
 BERRIA

Dokumentuaren akzioak