Euskal Herriko Dantzari Egunean 56 dantza-taldek hartuko dute parte: 46, Euskal Herrikoak, eta 10, euskal diasporakoak. “Dantzari Eguna ezberdina da, baina ez erakargarritasun gutxiagokoa. Formatua guztiz aldatu den arren, funtsezkoena mantentzen du: Euskal Herriko dantza tradizionalak. Aldaketa horiei esker, euskal diasporako taldeek parte hartu ahalko dute,eta dantzek malgutasun eta errepertorio handiagoa izango dute”.
Azaldu dutenez, EDBren helburu nagusia dantza-taldeek Euskal Herriko folklorea eta dantzak sustatzen eta zabaltzen jarrai dezatela bultzatzea da. “Hori guztia lurralde bakoitzean une bakoitzean indarrean dauden osasun-eta segurtasun-gomendioak kontuan hartuta.Mezua argia da: Martxan jarri eta jarduerari ekin behar diogu berriro. Horretarako, beharrezko neurriak hartu behar ditugu, bizi dugun unearekin bat datozen baldintza seguruak bermatzeko."