Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza tailerra eta ikuskizuna

Dokumentuaren akzioak

Dantza tailerra eta ikuskizuna

Komunikabidea
Guaixe
Tokia
Etxarri Aranatz
Mota
Albistea
Data
2024/04/22
Lotura
Guaixe

Apirilaren 28an, igandea, 'Bipedestrukzioa' dantza ikuskizuna eginen du Disiden.Cia konpainiak, Etxarri Aranatzen. Aurretik, apirilaren 27an, larunbata, mugimendu tailerra izanen da.

Etxarri Aranazko kultur etxean udazkenean egonaldi artistikoa egin ondoren, Martin Los Arcos eta Marcia Vazquez osatzen duten Disiden.Cia dantza konpainiak Bipedestrukzioa dantza garaikideko ikuskizuna aurkeztuko du apirilaren 28an, igandea, 18:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean. Sarerrak 6 eurotan eros daitezke Etxarri Aranazko Udaleko webgunean eta udaletxean.

Bipedestrukzioa familiarteko dantza garaikideko ikuskizun bat da. Mundura iristen diren bi izaki dira protagonistak. Irudi arraro samarra dutenez, jendeak etengabe epaitzen dituztela azaldu zuten dantzariek, eta horregatik planetara egokitzeko rol desbedinetatik pasatzen dira. "Baina hori ez da beraien gorputzean sartzen, antiorganikoa egiten zaie eta erabakitzen dute bizirauteko modu bakarra elkarrekin egotea dela". Animalietan eta kimeretan oinarritu ziren dantza ikuskizuna egiteko: "Kimerak animalien konstrukzioak dira eta, azkenean, izaki guztia gara kimerak bezala. Denboran zehar mutatzen eta transformatzen gaituzte". Proposamenak umore zertzaldak ere ditu.

Mugimendu tailerra
Apirilaren 27an, larunbata, 11:30ean, Mugimendu tailerra izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Dokumentuaren akzioak