Dokumentuaren akzioak
Dantza tailerra antolatu da Aiko taldearekin
San Pelaio egunean egingo den dantza saioa prestatzeko izen-emate epea zabalik dago
Dantza errepertorio zabala eskainiko da: soka-dantza,
jota, porrua, baltza, mazurka, txotisa, pasodoblea, polka,
kontradantza, kontrapasa, etab.
Aikok dantzatzeko era tradizional eta naturala zabaldu
nahi ditu, eta horrekin batera, dantzarako aukera eta gune berriak
sortzea; ikasteko bide atsegin, argi eta erraz bat, dugun bizimoduari
egokitua... Dantzarako musika egitea gogoko dutelako, dantzatzea maite
dutelako, jotzen eta dantzan eta irakasten dihardute. Eta eurentzat
musika eta dantza uztarturik doaz berez: elkarren osagarri eta
lagungarri, horregatik zuzeneko musikak lehentasuna du Aikotarren
ekitaldietan. Aikotarrek era tradizionalean dantzatzearen esperientzia
berria bizitzeko aukera eskaini nahi digute. Dantzatzeko bereziki
eginiko zuzeneko musika, eta horrekin batera, dantza gozatu ahal
izateko gako batzuk. Animazio eta giro egoki baten bidez musikaz eta
dantzaz gozatzeaz gain, baliogarri izan daitezken gutxiengo oinarri eta
gako batzuk eman nahi dizkigute, aurrerantzean edozein erromeri edo
tradiziozko dantzalditan guztiak dantzatzeko gai izan gaitezen. Beraz,
animatu.
Dokumentuaren akzioak