Dokumentuaren akzioak
Dantza sustatzeko, 93.000 euro banatuko ditu Jaurlaritzak
Dantza lanak ekoizteari dagokionez, bost talderen artean banatuko dute: Matxalen Bilbao; Damian Muñoz, 34 negro obrarako; Ion Munduateren Astra Tour lanarentzat; Asociacion Organik Tu O Yo obra; Kukai taldea Gogoaren Bidezidorretatik. 16.000 eta 7.000 euroren artean jasoko du bakoitzak.
Koreografiak sortzeko erabiliko duten dirua banatuagoa dago, guztira hamar taldek jasoko baitute. Diru gehien jasoko dutenak hauek izango dira: Atxarte de Munainen Límite lanak, Gabriel Ocinaren Hueco-k; Gorka Saezen Kulunka Munduari Bira lanak eta Eva Vidal Cosas que pensabas de niño-k.
Europan zehar birak egiteko laguntza
Bira artistikoak egiteko dirua ere jarri du taldeentzat, eta hiru talderen artean banatu dute. Aukeran dantza konpainiari 6.010 euro emango dizkio, Espainian zehar bira egin dezaten. Andra Mari eta Alkartasuna euskal dantza taldeek 3.005 euro jasoko dituzte. Andra Mari Holanda eta Italiara joatekoa da. Alkartasuna, berriz, Poloniara.
Talde batzuk diru laguntzarik gabe geratu dira, baldintzak betetzen ez zituztelako, besteak beste, eskaria epe barruan ez aurkezteagatik. Hala ere, eskatu duten talde gehienek jaso dute laguntza.
Dokumentuaren akzioak