Dokumentuaren akzioak
Dantza sueltoko txapelketan 10 bikotek parte hartuko dute bihar Baratze pilotalekeuan
Sestaoko Arkaitz Pascuas eta Nagore De las Cuevasek
osatutako bikoteak Bizkaia aldera eraman zuen saria iaz, bigarren aldiz
lehiaketaren historian, bizkaitarren lehen garaipena duela 31 urte,
1979an, lortu baitzuten Zaldibarko Alkorta lehengusuek.
Beti bezala, dantzariek fandangoa txistuz eta arin-arina trikitixaz dantzatu beharko dituzte eta epaimahaia 5 dantza adituk osatuko dute, beraien erabakiak Euskal Dantzarien Biltzarrean ezarrita dauden arauetan oinarritutakoak izango direlarik
Dantzariek beraien saioa amaitutakoan eta epaileek sailkapena erabakitzen duten bitartean, ohizkoa izaten da dantza saio bereziren bat eta aurtengoan Aiert Beobidek zuzenduriko bat izango da, 'Sork' deiturikoa. Azken urteetan bezala, Euskal Herriko dantza jantzi tradizionalak eraman beharko dituzte dantzariek eta bikote bat sarituko da alor honetan.