Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza sueltoko aurtengo txapelketan Nestor Basterretxea omenduko da

Dokumentuaren akzioak

Dantza sueltoko aurtengo txapelketan Nestor Basterretxea omenduko da

Bihar izango da 38. txapelketa Baratze pilotalekuan, eta bertan 10 bikotek hartuko dute parte

Bihar jokatuko da dan-tza solteko 38. txapelketa Baratze pilotalekuan, arratsaldeko 6etan hasita. Lehiaketan 10 bikotek parte hartuko dute, horietatik 9 gipuzkoarrak izango direlarik eta bakarra probintziatik kanpokoa, bizkaitarra hain zuzen, iazko irabazleak diren Lander Campos eta Haizea Ormaetxea.
Egilea
Andoni Etxeberria
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Segura
Mota
Albistea
Data
2014/10/17
Lotura
Diario Vasco

Aurtengo ekitaldia berezia izango da, lehiaketako garaikur nagusia diseinatu zuen eskultorea, Nestor Basterretxea, aurten hil baita. Txapelketarekin harreman estua izan zuen hasieratik bermeotarrak eta horregatik omenaldia eskainiko zaio. Bere semeetako bat Seguran izango da bihar eta Basterretxeak txapelketari eskainitako guztia eskertuko zaio.

Bikote parte-hartzaileen kopuruak ez du gora egiten azken urteetan eta aurtengoan 10 izango dira. Urrun daude finalerako 12 bikote aukeratzeko kanporaketak egiten ziren garaiak. Beti bezala, dantzariek fandangoa txistuz eta arin-arina trikitixaz dantzatu beharko dituzte eta epaimahaia bost dantza adituk osatuko dute, beren erabakiak Euskal Dantzarien Biltzarrean ezarrita dauden arauetan oinarritutakoak izango direlarik. Euskal Herriko dantza jantzi tradizionalek ere tarte berezia izaten dute txapelketan eta urtero bezala sariak banatuko dira dantzarien jantzien alorrean. Iazkoa errepikatuaz, aurten bigarren aldiz larunbatean egingo da txapelketa, eta Euskal Telebistan gauean ikusi ahalko da.

Nestor Basterretxea gogoratuko da bihar oholtza gainean.

Nestor Basterretxea gogoratuko da bihar oholtza gainean. / A.E.

Dokumentuaren akzioak