Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza sorlekua egingo dute Errenterian, Leku-Ona eraikina berrerabiliz

Dokumentuaren akzioak

Dantza sorlekua egingo dute Errenterian, Leku-Ona eraikina berrerabiliz

Errenteriako Leku-Ona okindegi zaharra izango da dantza, arte eszeniko eta gorputz espresioaren sorkuntza topaleku 2015etik aurrera. Eraikinean bertan aurkeztu zuten atzo proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Errenteriako Udaleko kultura ordezkariek. Donostian zegoen Dantzaguneak Errenterian izango du tokia hemendik aurrera.
Egilea
Ainhoa Mariezkurrena
Komunikabidea
Argia
Mota
Albistea
Data
2013/01/11
Lotura
Argia

Dantzagunea Donostiako Artelekun egon da orain arte, baina uholdeek egoera desegokian utzi zutenez Errenterian egingo den dantza sorlekura lekualdatuko da. 2015 arte Niessen eraikinean jardungo dira. “Errenteria dantza garaikide eta tradizionalean erreferentzia izango da”, adierazi du bertako alkateak, “herri mailan nahiz Euskal Herrian dauden beharrei erantzungo die”.

Errenteriako Udalak 800.000 euro inbertituko ditu dantza eta sorkuntza zentro berrian eta erdibana ordainduko dute Niessen eraikina egokitzeko beharrezkoak diren 400.000 euroak.

Inbertsio horien inguruko informazio gehiago eskertuko lukeela adierazi du Oier Araolaza dantzariak bere blogean: "Ondo legoke jakitea kultur, dantza eta arte eszenikoen sorkuntza eta jardueretarako zenbat bideratuko den".

Industria murriztu kultura sustatzeko

Errenteria herri industrializatua izan da azken hamarkadetan eta zerbitzuek aurrea hartzeko apustua dela adierazi dute bertakoek, dantza sorlekua izateaz gain, “garrantzia berezia” izango duela. “Helburu hori lortze aldera, ez dago, sinbolikoki, eraikin hau baino aproposagorik: eraikin industriala izatetik kulturara bideratutako eraikin izatera pasatuko baita”, adierazi du alkateak.

Oarsoaldea “biziberritzeko” apustuaren parte ere badela gaineratu du, 2025erako plan estrategikoaren urrats bat dela kulturaren “beharrari” erantzutea.

Eraikina

Leku-Ona hutsik dago 2005. urtetik. 3.500 metro karratu ditu eraikinak. Ikerne Badiola Gipuzkoako Kultura Diputatuak adierazi du Donostiako Artelekua baino handiagoa dela  eta hobeto komunikatuta dagoela.

Errenteriako Lekuona eraikina dantza sorleku bihurtuko dute (Argazkia: dantzan.com)

Dokumentuaren akzioak