Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza solteko txapelketaren 40. urteurrena larunbatean aurkeztuko da

Dokumentuaren akzioak

Dantza solteko txapelketaren 40. urteurrena larunbatean aurkeztuko da

Egilea
A. Etxeberria
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Segura
Mota
Albistea
Data
2016/04/28
Lotura
Diario Vasco

Euskal Herriko Dantza Solteko Txapelketak 40. urteurrena betetzen du aurten eta hainbat ekintza antolatu dira, larunbatean hasiko direnak. Mahai-inguru batekin emango zaio hasiera egitarauari, 10:00etan, kultur etxean. Lehiaketako 19 bikote txapeldunek parte hartuko dute solasaldian, Xabier Mendizabalen gidaritzapean. Segurako txapelketa gaitzat hartuta, dan-tzaren egoeraren inguruko hausnarketa egingo da bertan.

Solasaldia bukatutakoan, 11:30ean, atsedenaldia eginez mokadutxo bat zerbitzatuko da bertaratuentzat. Ondoren, 12:00etan, aurten burutuko diren ekin-tzen aurkezpenari hasiera emango zaio. Amaitzeko, Dantza Txapelketa hasi zen lekura, frontoi zaharrera, zuzenduko dira eta iazko irabazleak diren Iker Sanz eta Lierni Kamioren saioarekin amaituko da ekitaldia.

Jubilatuen txangoa

Irteera antolatu dute Lizarra aldera maiatzaren 5ean. Joan nahi dutenek hilaren 28an, ostegunean, eman beharko dute izena Atsedenen, 19:00etatik 20:00etara, 30 euro ordainduta. Lizarra, Iratxe eta Deikaztelu bisitatuko dituzte txangoan.

Dokumentuaren akzioak