Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza Solte Txapelketak Plaza hartuko du gaur arratsaldean

Dokumentuaren akzioak

Dantza Solte Txapelketak Plaza hartuko du gaur arratsaldean

Komunikabidea
Kronika
Tokia
Hernani
Mota
Albistea
Data
2022/06/24
Lotura
Kronika
Dantzariak oholtza gainean, 2019ko Dantza Solte Txapelketan.

18:00etan izango da, eta 11 bikotek hartuko dute parte. Dantzarien artean ez da hernaniarrik izango.

Betiko moduan, dantzak ez du hutsik egingo aurtengo San Joanetan. Gaur, hain zuzen, hitzordu garrantzitsua dute Gipuzkoako dantzariek. Urteroko zitari eutsiz, Dantza Solte Txapelketa antolatu du Udalak, Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrarekin elkarlanean. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da txapelketa, Plazako eszenatokian.

Denera, 11 bikotek eman dute izena aurtengo hitzorduan. Hori bai, ez da hernaniarrik izango dantzarien artean, eta bailarako partaiderik ere ez dugu ikusiko oholtza gainean. Hauexek izango dira bikoteak: Maren Galvez eta Gorka Granado (Lezo-Sopela); Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo (Bergara); Laura Bastida eta Ekain Uzkudun (Azpeitia); Nora Aizpuru eta Iker Zabala (Azpeitia); June Elorza eta Eneko Sarasua (Azpeitia-Azkoitia); Elaia Elorza  eta German Aranburu (Azpeitia); Katerin Artola eta Iker Belintxon (Oiartzun-Lezo); Leire Urrestilla eta Iker Urrestilla (Zestoa); Nahia Urkizu eta Ione Aranberri (Azpeitia-Itziar); Endika Osa eta Mikel Esnaola (Lezo); Alaia Amubieta eta Amets Amubieta (Azpeitia).

Dokumentuaren akzioak